Gure Historia
Itsuki Irratia gure herriko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Urte askotan zehar, euskararen eta gure kulturaren zabalkuntza bultzatu zuen, komunitatea elkartzeko eta gure errealitatea islatzeko tresna baliotsu gisa. Hala ere, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri zuten.
Hiru urteko isilaldiaren ondoren, 2024ko irailean, Kostarri Kultur Elkartea-k hitzarmen bat sinatu zuen udalarekin irratiaren berreskurapena abian jartzeko. Bidea ez da erraza izan: Azpiegiturak hondatuta zeuden, ekipamendurik gabe eta egoera estruktural larriarekin. Baina elkarteko kideek, herriko boluntarioek eta udalak emandako babesari esker, irratiaren berpiztea posible izan da.
Lan gogor eta ilusioz beteriko hilabeteen ostean, 2025eko Irailaren 1ean, Itsuki Irratia berriro martxan jarri da. Berrituta, sendotuta eta gure herriko eta eskualdeko kulturaren eta euskararen aldeko konpromisoarekin, hemen gaude, gure komunitateari berriro ere ahotsa emateko.
Gure Helburua
Euskal kultura eta hizkuntza sustatu eta zabaltzea, kalitatezko irrati-programazio gertuko eta parte-hartzaile baten bidez. Gure eskualdeko errealitatea islatuko duen komunikabide bat izatea, bertako biztanleei ahotsa emanez eta komunitatearentzako elkargune izanez.
Gure ikuspegia
Itsuki Irratia guretzat ez da irrati emisio hutsa. Atseden une bat da, bizitzaren jo eta kean tarte bat hartzeko gonbidapena. Euskal edukiek daukate hitza: musika, berriak, elkarrizketak, solasaldiak, podcastak eta gehiago.
Giro lasai eta hurbilean, gure hizkuntza eta sustraietatik eraikitako espazioa da. Itsuki Irratia entzutea, azken finean, norbereari entzutea da.
Gure taldea
Itsuki Irratia gure talderik gabe ez litzateke posible izango.
Kide bakoitzak funtsezko papera bete dau eta betetzen jarraitzen dau, proiektua aurrera eramateko ezinbestekoak direlarik.


Witxita
ZUZENDARITZA


Ane Gangoiti
SARE SOZIALAK
Jon Guarrotxena
KUDEAKETA


Iker Gonzalez
ERREPORTARIA
Irune Astiazaran
ERREPORTARIA
zital
ITSUKI HACKER




Iñigo Iriondo
EDITORE ETA SOINU TEKNIKARI


Ander Beitia
PRODUKZIO MUSIKALA
Izaro Baza
AHOLKULARITZA
Ohiko Galderak
Zein da Itsuki Irratiaren frekuentzia?
Itsuki Irratia FM 107.0 frekuentzian entzun dezakezu Bermeon eta online entzuteko aukera gure web orrialdearen hasierako orrialdean aurkituko duzu.
Nola jar naiteke harremanetan zuekin?
Gurekin harremanetan jartzeko, bidali mezua irratia@itsuki.eus helbidera.
Posible al da irratian iragarki bat jartzea?
Bai, iragarkiak eskaini ditzakegu bai irratian eta bai sare sozialetan. Bete ezazu web orrialdeko "Publizitatea" atalean dagoen formularioa eta informazio guztia eskainiko dizugu.
Irratsaio propio bat sortu dezaket?
Proiektu bat baduzu, bidali proposamena hasierako orrialdean jarri dugun inkestaren bidez eta hurrengo pausuak azalduko dizkizugu.
Nola egin naiteke Itsuki Irratiaren bazkide?
Bazkide egiteko modurik ez dago oraindik.
Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan: irratia@itsuki.eus
ITSUKI IRRATIA
Bermeoko herri irratia
Geure geurie!
Nabigazioa
irratia@itsuki.eus
+34 944392567
Itsuki Irratia © 2025
Kontaktua
Politikak
Babesleak

