TRANSPARENTZIA
Itsuki Irratia proiektu komunitarioa da, herritik eta herriarentzat sortua. Uste sendoa daukagu gardentasuna ezinbesteko zutabea dela, bereziki diru publikoaren erabileraz ari garenean. Horregatik, gure jarduera ekonomiko eta administratibo guztiek kontu-emate argia eta eskuragarria eskaini behar dabe.
Tokiko Talentuaren Sustapena
Proiektua profesionalizatzeko urratsak emongo dira, tokiko gazteei lan aukerak eskainiz. Gure asmoa bertoko gaitasun artistikoak eta teknikoak baliatzea eta lanpostu berriak sortzea da, irratia garapen profesional eta ekonomikorako plataforma bihurtuz.
Euskeraren Sustapena eta Hedapena
Itsuki Irratiak konpromiso sendoa dau euskeraren transmisio eta erabilerarekin. Edukien gehiengoa euskaraz sortuko da, nahiz eta une puntualetan gaztelaniazko edukiak egon daitezkeen. Euskararen aldeko ekimen guztiak zabalduko doguz, hizkuntza bizia eta erabilgarria izan dadin.
Diru-sarrera Aniztasuna
Itsuki Irratia baliabide propioak garatzen eta dibertsifikatzen dabil, hala nola bazkide eta mezenas sistemak, publizitate arduratsua, online denda eta ikuskizunak. Helburua oinarri ekonomiko sendoa lortzea da, epe luzera jasangarritasuna bermatzeko.
HELBURUAK
BALANTZE DOKUMENTUAK
Hemen behean deskargatu daiteke urteko balantze ekonomikoen dokumentuak, aurrekontuen erabilera publikoki aurkezteko.
ITSUKI IRRATIA
Bermeoko herri irratia
Geure geurie!
Nabigazioa
irratia@itsuki.eus
+34 944392567
Itsuki Irratia © 2025
Kontaktua
Politikak
Babesleak

