PROGRAMAZIOA

Irailaren 1etik 16ra

Goizez (9:00-13:00): Herriko elkarte, talde edota ordezkarien elkarrizketak + Musika + Zuzeneko proposamenak eta zalantzak jasotzen + zuzenekoak lameratik asteburuetan.

Eguerdian Bizkaia Irratiarekin konexioa egingo da.

Irailaren 17tik 28ra

Iraganean utzitako Itsuki Irratiaren momenturik aipagarrienak, Ibon Etxebarria eta Maitane Bastarretxeari omenaldia.

Eguerdian Bizkaia Irratiarekin konexioa egingo da.

Irailaren 29tik aurrera
Parrilla berria eraikitzen egongo gara.

Irratia martxan dago jada eta hasiera berri honekin guztiz pozik eta ilusioz beteta gaude. Hala ere, irail honetan programazio berezia izango dugu, ohiko ordutegirik gabea, gure proba teknikoak egin ahal izateko eta funtzionamendu egokia bermatzeko.

Horregatik, programazio ofiziala urritik aurrera egongo da eskura.

Ondoren, irailerako prestatu dugunaren ildo nagusiak azalduko dizkizuegu: